Bilbo 17 proiektu berritzaile eta anitzen erdigune bilakatuko da BAD Bilbao Jaialdiaren eskutik

uriola.eus 2025ko urr. 7a, 09:22

Jaialdiak, urriaren 16tik 26ra, hamar eguneko programazioan zehar, hiru estreinaldi absolutu eta lau euskal estreinaldi eskainiko ditu, dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin. Jaialdiak inklusioarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoa indartzen du, hainbat gai eta errealitate jorratzen dituzten proposamen artistikoak hartuz.

BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren XXVII. edizioa urriaren 16tik 26ra bitartean ospatuko da. Egun horietan bertaratzen diren ikusleek Euskadiko lau estreinaldi, Europa mailako estreinaldi bat eta hiru erabateko estreinaldi ikusteko aukera izango dute.

La Fundición, Harrobia, Bilborock, San Frantziskoko Udaltegia eta Campos Antzokiko Kupula Aretoa bezalako espazioak izango dira jaialdiaren lekuko. 17 konpainiak hartuko dute parte, horietatik 9 euskaldunak: Formol Laborategia, Nazario Díaz, Cielo Raso, Perpetûa Vastarda, Laura Penagos, Ibon Salvador, Carla Róisin & Baseline, Hika Teatroa eta Barritza Elkartea.

Urriaren 6an Udaletxean egindako prentsaurrekoan, BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazioa aurkeztu dute Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak. Olabarriak azaldu du edizio honetan hiria proiektu berritzaile eta anitzen erdigune bihurtuko dela.

Estatuko sei konpainiaren eta nazioarteko biren lanak ere ikusi ahal izango dira. Brice Noeser koreografo kanadarrak bere azken lana aurkeztuko du, Direction Assistée, estreinaldia Europan, eta Portugaletik Julíán Pacomiok Toda la luz del mediodía bere azken eszena-proposamena eskainiko du lehen aldiz Euskadin.

Jaialdia,  beraz, Formol Laborategia konpainiaren euskarazko Heriotzak Eduardo du izena antzezlanarekin hasiko da urriren 16an, 19:00etan, Harrobian. Formol Laborategiak eta Susa Argitaletxeak Heriotzak Eduardo du izena poesia errezitaldia aurkeztuko dute.

Hamar eguneko programazioan zehar, Jaialdiaren 27. edizioak hiriko hainbat gunetan banatuko diren 17 emanaldi eskainiko ditu. Heriotzak Eduardo du izena obraz gain, Harrobiak Nazario Diazen Amanecer alto cielo, Berritza Elkartearen Maxka Roa, Euskadin Ixaren Nik-Eu 2.0, Montdedutor- Guillem Mont de Palol-Jorge Dutorren Danza Romántica eta Julián Pacomioren Toda la luz del mediodía, Brice Noeserren Direction Assistée eta Hika Teatroaren Mi deuda.

Ikuskizun bakoitzerako sarrerak urriaren 16ra arte egongo dira eskuragarri, 8 eurotan, eta egun horretatik aurrera 10 euroko prezioa izango dute. Erosketa Jaialdiaren webgunean egin daiteke, edo La Fundicion eta Campos Eliseos antzokien webguneetan eta leihatiletan. Gainera, ikuskizunaren egunean bertan sarrerak erosi ahal izango dira, 10 euroren truke, leihatilan.

 

Ikuskizunetatik harago

Baina Jaialdiak ez ditu ikuskizunak bakarrik hartuko, La transición profesional en la danza jardunaldi profesionalak ere antolatuko baitira, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak antolatuta, BAD Bilbaorekin lankidetzan. Topaketak urriaren 24an, ostiralean, egingo dira, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:30era, San Frantziskoko Udaltegian.

Era berean, hilaren 24an, ostiralean, "gorputza eta osasun mentala" kontzeptuaren inguruko tailerra eskainiko zaie profesionalei. Cía.Sonia Gómez-ek antolatua, urriaren 25erako, larunbata, Campos Antzokiko Kupula aretoan programatutako "Calidoscópica" ikuskizuna ikertzeko eta muntatzeko prozesuan erabilitako ariketa eszenikoak partekatzea du helburu. Tailerra 16:00etatik 18:30era izango da, La Bolsa-Yhon Jauregian, eta doako izen-emateak BAD Bilbaoren webgunean egin daitezke.