Pentagrama Fest Jaialdiaren bigarren edizioa hasi da

uriola.eus 2025ko urr. 9a, 10:03

Pentagrama Fest 2025eko urriaren 9tik 11ra itzuliko da, energiaz eta gizarte-konpromisoz betetako bigarren edizio batekin.

Pentagrama Fest Bilbora itzuliko da gaurtik, hilak 9, urriaren 11ra arte. Energiaz eta gizarte-konpromisoz betetako bigarren edizio honek 30 jarduera baino gehiago eskainiko ditu hiru egunez, lau gune enblematikotan: Bilborock, EDE Fundazioa, AS Fabrik eta Bilbao Arena. Musika, antzerkia, poesia, moda, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta bakarrizketak uztartzen dituen proposamenak ditu jaialdiak.

Bilbao Arenako kanpoaldeak eta egoitzetako eguneko saioak doakoak dira, eta aldiz, Bilborock eta Bilbao Arena barrukoak ordainpekoak: 8 €tik aurrera / 10 € txarteldegian).

Jaialdiak aniztasunaren, inklusioaren eta justizia sozialaren bozgorailu kultural gisa duen identitatea sendotzen du, bertako eta nazioarteko artistak elkarrizketan jarriz eta publiko ezberdinei esperientzia eraldatzaileak hurbilduz.

Gaur goizean, 12:30ean, egin dute  aurkezpen ofiziala Bilborocken, eta Teresa Laespadak (Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatua) eta Iñigo Zubizarretak (Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza, Immigrazio eta Giza Eskubideetako zinegotzia) parte hartu dute.  Aurkezpen ekitaldian Raúl Perez Uruburu / ALIVE, Artista eta graffiti idazleak graffiti bat margotu du ekitaldiaren oroigarri.

Erlazionatuak