2025/12/19 19:00 - 20:30

Kontzertua

Gabonetako Kontzertua: "Korrontzi 20" Bizkaia Aretoan

Gabonetako Kontzertua: "Korrontzi 20" Bizkaia Aretoan
Bizkaia Aretoa EHU, Bilbo

KORRONTZIk kontzertua eskainiko du abenduaren 19an, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan.

EUSKAL HAUSPOAREN SOINUA
KORRONTZI, musika tradizional taldea (Euskal Herria) taldeko trikitilaria den Agus Barandiaranek sortu zuen 2004ean. Euskal Herriko musika folklorikoaren soinu tradizionala itxura garaikidearekin fusionatuta uztartzen du, beti ere trikitixaren musikan oinarritutako ikuspegi batetik eta instrumentu modernoagoekin lagundurik.

Korrontzik eszenatokietan daramatzan hogei urte hauetan hamairu disko argitaratu ditu. Urte hauetan zehar, bere kultura, hizkuntza, dantza eta musikarekin mundu osoan barna bidaiatu da.

Laburbilduz, Korrontzi inor epel uzten ez duen euskal musika taldea da, indar eta energiaz beterik antzinako garaietatik folk musikaren azken joeratako soinuak bere ikuspegi berezi eta progresista transmititzeko gai direlarik.

SARRERA DOAN - IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA