Irune Basagoiti eta Ibai Amillategi izan dira garaile lehenengo faseko azken saioetan

uriola.eus 2025ko urr. 13a, 12:09

Irune Basagoiti, Galdakaoko irabazlea
Ibai Amillategi, Getxoko irabazlea
Finalaurrekoen lehenengo bueltan kantatuko dutenak

Galdakaoko Torrezabal kultur etxean eta Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoan egindako lehenengo faseko azken saioetan Irune Basagoiti eta  Ibai Amillategi izan dira garaile. Beraz, osatuta geratu da finalaurrekoen lehenengo bueltako zerrenda.

Galdakaoko Torrezabal kultur etxean eta Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoan jokatu dituzte asteburu honetan, irailaren 11n eta 12an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioak.

Irune Basagoiti ermutarra, izan da Galdakaoko saioan puntu gehien batu dituena: 473 puntu. Beraz, Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 9an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Irune Basagoiti Agirre____________473

Enare Muniategi Etxabe__________459

Bittor Altube Sarrionandia________452

Asier Galarza Garai______________451

Paule Ixiar Loizaga Legarra_______440

Araitz Katarain Mugarza__________432

Begoñe Olabarria egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi, Ander Arrien, Beñat Romero, Iñaki Aurrekoetxea, Marta Ortiz, Miriam Juaristi. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea egon da.

Ibai Amillategi gernikarra izan da Getxoko saioan puntu gehien batu dituena: 470.5 puntu. Beraz, Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 9an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen lehenengo bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Ibai Amillategi Omaetxea_______470.5

Mikel Goiriena Larrazabal_______455.5

Janire Arrizabalaga Munduate__ 450.5

Peio Molinuevo Martin__________424.5

Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria__ 423

Aitor Esteban Etxebarria_______406.5

Leire Garatxena izan da gai-jartzaile. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi, Ander Arrien, Beñat Romero, Iñaki Aurrekoetxea, Marta Ortiz, Miriam Juaristi. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea aritu da.

 

Finalaurrekoen lehenengo buelta

Asteburu honetako lehen faseko azken saioen ostean, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten lehenengo bueltako hiru finalaurrekoetan. Horrela geratu dira osatuta:

  • Urriaren 26an, Zeanuriko Ibarreta frontoian, 17:00etan: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra
  • Arenas Azaroaren 2an, Abadiñoko Probalekuan, 17:00etan: Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Enare Muniategi, Maite Sarasola, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.
  • Azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 17:00etan: Ibai Amillategi, Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Mikel Goiriena, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.