Alberto Vázquez zuzendariaren Decorado filmak irekiko du PreFANT zikloa

uriola.eus 2025ko urr. 20a, 10:36

Decoradok Arnold krisi existentzial batean harrapatutako adin ertaineko saguaren bizipenak islatzen ditu, eta horren garapena ikusteko auekra egongo da gaur, hilak 20, Alondigako Golem Zinemetan.

FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdia hasi da martxan dagoeneko 2026ko maiatzean hasi baino hilabete batzuk lehenago, PreFANT zikloarekin. Zinemaldiaren 32. edizioaren aurrerapena gaur, hilak 20, izango da, Alberto Vázquez zuzendariaren Decorado luzemetraiaren aurrestreinaldiarekin. Filma 19:30etan proiektatuko da Alondigako Golem Zinemetan, sarrera librearekin.

Decoradok Arnold krisi existentzial batean harrapatutako adin ertaineko saguaren bizipenak islatzen ditu. Bere ezkontza gainbehera doa, bere bizitza zentzugabea iruditzen zaio eta susmatzen hasten da bere inguruko guztia fartsa handi bat dela. Bere lagunik onena egoera susmagarrietan hiltzen denean, Arnold konbentzitzen da zerbait ez datorrela bat. Eguneroko paranoia bat bezala hasten dena askatasunarekiko antza duen zerbaitekiko ihes desesperatu bihurtzen da.

Alberto Vázquez zinegilearen ibilbide profesionala sariz beteta dago Estatuan eta nazioartean. Animazio-zuzendari, ilustratzaile eta komikigileak lau Goya sari jaso ditu, besteak beste, 2012an Birdboy filmarengatik Animazioko Film Labur Onenarena; 2017an Film Onenaren Goya, Psiconautas filmarengatik; animazioko film labur onenarena, urte berean Decorado lanagatik; eta 2022an Goya saria, Unicorn Wars film luzearekin.

Gainera, nazioarteko 100 sari baino gehiago jaso ditu, besteak beste, Annecyko Jaialdian, Chicagon, Platino Sarietan, Foylen (Oscar sarietarako aurre-hautatua), Expotoonen eta zilarrezko Meliesen. Bere lanak Cannes, EFA Awards, Toronto, Annecy, Clermond-Ferrand, Animafest Zagreb edo Slamdance bezalako jaialdi ospetsuetan erakutsi dira.