Basque Dok Jaialdiaren VI. edizioa hasiko da urriaren 22an

uriola.eus 2025ko urr. 20a, 11:16

Aurtengo jaialdian tokiko, estatuko eta nazioarteko komunitateen historiak protagonista izango dira urriaren 22tik 25ear La Perrera Espazioan, nagusiki. KULTURBEGI Kooperatibak antolatuta, jaialdia erreferente bihurtu da argazkigintzaren eta ikusizko arteen esparruan.

BASQUE DOK FESTIVAL - BDF-EKIN 2025 jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko dute urriaren 22tik 25era La Perrera Espazioan. KULTURBEGI Kooperatibak antolatuta, jaialdia erreferente bihurtu da argazkigintzaren eta ikusizko arteen esparruan.

Aurten, tokiko, estatuko eta nazioarteko komunitateen historiak protagonista izango dira eta elkarrizketarako, herritarren partaidetzarako eta euskal lurraldea osatzen duten identitate anitzen adierazpenerako motor izango dira, espazio ireki eta plurala proposatuz. Euskal talentua eta talentu gaztea ikusaraztea eta sustatzea du helburu, eta gizarte-partaidetzaren aldeko apustua ere egingo du.

Programazioan hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketak eta musika-ekitaldiak izango dira, ikuspegi berezia emanez gazteriari eta kultura bisualaren bidez gizartea aldatzeko prozesuei. Jaialdiaren ate irekiera urriaren 22an izango da  UPV/EHUn Eraldatzeko begiratu hitzaldiarekin, Maider Oleaga (euskal zuzendari eta gidoilaria), Niko Vázquez (ikus-entzunezko sortzailea) eta Santi Palacios (argazkilaria) lagun. Esther Saugga (kazetaria, EHUko ikaslea eta Kamanga Influencers Club-eko sortzailea) izango da moderatzailea eta narratiba grafikoari eta sorkuntza bisualari buruzko eztabaidaz aituko dira.

Hizlari eta artista nabarmenen artean, hainbat herrialdetako aktibista, argazkilari, artista bisual, rap abeslari eta sortzaile digitalek parte hartuko dute, eta kultur aniztasuna, migrazioa, justizia soziala eta ikus-entzunezko narratiba berriak bezalako gaiak jorratuko dituzte.

 

Egitraua, egunez egun

Urriaren 23an, Fabro Tranchida eta Eneko Caos artisten Los Enfants erakusketaren inaugurazioa, eta Arkaitz Sáezen, Arkameyers bikote artistikoaren, Sergio Monederoren (argazkilari) eta Blackkamarako ikasleen proiektuen aurkezpenak egon dira. 18:00etatik aurrera Blackkamera argazki eskolan.

Hurrengo egunean, ostiralean, sortzaileen topaketa egongo da, Quinndy Akeju (ikertzailea, dantzaria eta arrazakeriaren aurkako aktibista), Alejandra Bueno (artista bisuala), Jordi Jon (argazkilari dokumental katalana, BBK 2025 saria) sortzaileen eskutik, Artea eta Erresistentzia: gorputzak, lurraldeak eta memoria gaiaren inguruan.

Ondoren, horma-Irudi kolektibo baten sorrera antolatuko du Imaginautak eta Etorkizuna Musikatanen musika-emanaldiaz gozatzeko aukera egonog da. Amaitzeko, La Perrerako Konekta aretoan Shaima Muhammad Ali artista palestinarra izango da (Moving Artist). 21:00etan aldiz, BIRA Kulturgunera joango gara "After narratiboan” bat egiteko. Eta hantxe bertan, 21:45etan, BSRT Kolektiv musika taldearen emanaldiaz gozatzen aukera egongo da.

Azkenengo egunean, urriaren 25an, "Irudia, aktibismoa eta sorkuntza: lehian dagoen orainaldi baterako lengoaiak" jardunaldia izango da ardatz. Bertan, Lova Lois (poeta, rap abeslaria eta argazkilaria), Fabro Tranchida artista + Eneko Caos argazkilaria, La Furia (abeslaria, konpositorea eta gizarte-hezitzailea) eta beste ezustekoren bat ere izango dira. Goizari amaiera emateko, Inkoherenteren tailerra egingo da "Minimalismo Sortzailea" gaitzat hartuta.

Amaitzeko, arratsalde berezia antolatu dute Imaginautak eta Jaiorekin. Zure begiradaren kolorea" tailerrarekin hasi, gorabidean diren artista gazteen lan hautatuen aurkezpenekin jarraitu eta Trigger biolontxelo jotzaile eta soinu-sortzailearen musika emanaldiarekin amaituz.