BIME Jaialdiaren XIII. edizioa izango da urriaren 28tik 31ra

uriola.eus 2025ko urr. 21a, 10:00

Urtero Bogotan eta Bilbon egiten den BIME Jaialdia aurten urriaren 28tik 31ra izango da. Bi agertoki zabal ere egon dira Uribitarte pasealekuan eta aldi berean, urriaren 29an, BIME Pro ekimenak herritarrei irekitako bi jarduera izango ditu Euskalduna Jauregian.

BIME Jaialdiaren XIII. edizioa izango da urriaren 28tik 31ra. Kafe Antzokia, Crystal, Stage Live, Dock, Bilborock, La Ribera, BBK Aretoa eta Cotton Club aretoek 70 showcase baino gehiago hartuko dituzte; hau da, iraupen laburreko kontzertuak, bereziki pentsatuak artistek beren errepertorioko onena ezagutaraz dezaten.

BIME Live, BIMEren showcase- eta kontzertu-jaialdia, finkaturik dago jada nazioarteko proiekzioa duen musika-talentuaren plataforma nagusi gisa, eta zuzeneko musika-agertokien zirkuitu handi bihurtuko du beste behin ere Bizkaiko hiriburua. Jaialdi honek, beraz, gonbidapen berezia egiten du soinu freskoak esploratzera, istorio berriak deskubritzera eta dagoeneko puri-purian dagoen eta etortzear dagoen musikaren emozioa bizitzera. 

BIME Europa eta Amerikaren arteko nazioartekotze-zubi handi gisa finkatu da. Urtero egiten dira edizioak Bilbon eta Bogotan, eta Iberoamerikako musikarako plataforma garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Aurten, beraz, publiko orokorra libre sartu ahal izango dira espazioetara, eta bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte unean uneko musika-proposamen abangoardistenak. Horien artean daude, besteak beste, Cariño hirukote madrildarra, Junior Zamora abeslaria eta konpositorea, Laaza pop alternatiboa, jota eta elektronika minimalista modu bereizgarrian fusionatzen dituen artista, eta Dollar Selmouni mallorcarra.

Zuzeneko musikaz urriaren 31n ere gozatu ahalko da, bi agertoki zabalekin: Miguel agertokia eta San Miguel On Air agertokia, Uribitarte pasealekuan, Bilboko udaletxearen ondoan. Haietatik, Villano, Antillano, Delaporte, Silitia, Flaca eta Ruptura igaroko dira.

Aldi berean, urriaren 29an, BIME Pro ekimenak herritarrei irekitako bi jarduera izango ditu Euskalduna Jauregian. Alde batetik, Fito Cabralesekin egingo duen topaketan, musikari bilbotarrak bere ibilbideari buruzko bizipenak, pasadizoak eta gogoetak partekatuko ditu, El monte de los aullidos disko berria argitaratu eta egun gutxira. Bestetik OMARA: Cuba’s Legendary Diva dokumentalaren estreinaldia izango da.