14 euskal zuzendariren lanak estreinatuko dira Mendi Film zinemaldian

uriola.eus 2025ko urr. 22a, 09:43

226 ekoizpenek aurkeztu dute hautagaitza Mendi Filmen 18. ediziora, iazko kopuru bera da, Mendi Filmen langa historikoa berdinduz. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen zinemaldia abenduaren 9tik 14ra izango da.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldia abenduaren 5etik 14ra izango da. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten 45 pelikulek hartuko dute parte Sail Ofizialean, eta horrez gain, beste 9 pelikula ere programatuko dira, Zabalandi sailean, lehiaz kanpo. Beraz, guztira 54 pelikulez osatutako zinemaldia izango da aurtengoa.

226 ekoizpenek aurkeztu dute hautagaitza Mendi Filmen 18. ediziora, iazko kopuru bera da, Mendi Filmen langa historikoa berdinduz. Mendi Filmen Kontinente guztietako filmak proiektatuko dira, Europa, Ipar eta Hego Amerika, Asia, Afrika eta Ozeaniako ekoizpenak daude.

Espainia da pelikula gehien dituena, 16rekin. Ekoizpen frantsesak dira hurrenak, 12rekin, eta Erresuma Batua, Austria, Alemania, Suitza, Italia, Eslovenia eta Belgikako pelikulak gehituz, Europako mendi zinemagintza da jatorrietan ordezkatuena, guztira 44 pelikulen ekoizpenetan parte hartuz.

Jatorri amerikarra dutenen artean, Estatu Batuetako 8 ekoizpen daude, Kanadako 2, eta Argentinako eta Brasilgo bana. Ohikoak ez diren lurraldeetako ekoizpenak ere badaude, Mendi Film jaialdi anitza izango da: Pakistan (2), Afganistan, Liberia, Sierra Leona, Japonia eta Zeelanda Berria ere ageri dira ekoizpen jatorrietan.

 

14 euskal zuzendari eta nazioarteko puntako zinegileak

Zuzendarien artean, halaber, euskaldunak dira ordezkatuenak: 14 euskal zuzendariren lanak estreinatuko dira. Mendi Filmen jada eskarmentua baduten Jesus Mari Lazkano, Jon Herranz, Luis Arrieta, Julen Elorza, Ruben Crespo eta Alfonso Garcíak bere lan berriak aurkeztuko dituzte. Egile berrien artean, Mikel Urdangarin kantariaren eta Haizea Huegun konpositorearen zinegile debutak publikoa harrituko du. Zerrendan gehituko diren izen berriek euskal mendi zinemagintzaren uzta bikaina ekarriko dute: Ibon Gaztañazpi, Nagore Eceiza, Imanol Lamana, Unai Jaureguibeitia, Jon Mendizabal eta Gorka Ipiñazar estreinako aldiz arituko dira beren lanak aurkezten Mendi Filmen.