Errigorak abian jarri du Euskarari puzka kanpaina. Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean lemapean, Nafarroako produktuak Euskal Herri osora zabaltzeko helburua du, koizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bultzatuz
Hiru saski dituzte eskaintzan: ohiko saski beltza (Olioa, Piperrak, Potxak, Ilarrak, Zainzuriak, Orburuak, Kardua, Borraja, Teilak, Mahats zukua, Ardo beltza eta Patxaran mantekatuak), saski berde ekologikoa (Piperrak, Olioa, Zainzuriak, Orburuak, Txitxirioak, Pasta, Tomatea, Teilak, Txokopipitak, Sagar zukua, Ozpina eta Ardo beltza erdi-ondua) eta saski gorria, gabonetako produktuekin Ardo beltza (18 hil barrikan), Ardo txuria, Olioa, Piperrak, Zainzuriak, Turroia, Patxarana, Mantekadak, Polboroiak, Ardi-gazta eta Txokolatezko molineritoak).
Eskaerak azaroaren 13ra arte egin daitezke. Interesa duenak bide desberdina izango ditu produktuak eskatzeko: webgunea eta eskuorria. Azken honen arrazoia Internetak sor ditzakeen zailtasunei aurre egitea da, beraz, kanpainako eskuorriak dakarren inprimakia betez ere egin daitezke eskaerak. Eskaera hauek herrietako arduradunari emanda erregistratu daitezke.
Azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran jasoko dituzte eskatzaileek produktuak bakoitzaren herrian, eskaera egitean aukeratutako gunean, zehaztutako egutegi eta ordutegian.
Azkenaldian bezala, Errigorak bertako produktuz osatutako bi kaxa eman dizkio URIOLAri irakurleen artean zozketatzeko: saski berdea, produktu ekologikoekin, eta saski gorria, gabonetako produktuekin.
Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean
Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileak (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbestekoak dira euskararentzat. Euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan. Zuhaitz bat balira bezala hizkuntza sustraitzeko lanetan ari dira, baina baita bertako euskaldunek arnasa har dezaten aire kutsatua garbi bilakatzen ere. Udaberriro-uda-berriro loratzen dira, hizkuntza ez dadin zimeldu.
“Zuhaitzak lanean jarrai dezan, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskalzaleok gara”, adierazi du Erirgorak. Haize eta euriaren kontra jarduten duten horiei goxotasuna eta maitasuna bidaltzeko aukera bat da Euskarari Puzka kanpaina. Asmo horretan auzolana tresna eta palanka, ezinbesteko elkartasun-keinua da Euskarari. Puzka kanpaina, ekintza txiki asko batuta sortzen den handitasun horregatik.