Bilbao Operak LA FORZA DEL DESTINO opera kontzertua eskainiko du urriaren 28an 19:30ean Euskalduna Jauregian.
Giuseppe Verdiren La forza del destino, espainiar kutsuko drama erromantikoan, lirismo hunkigarri eta dotorezia handiko eszenak pasarte barregarri eta satirikoekin tartekatzen dira, eta Verdiren grina sortzaileak istorio konplexua maisulan bihurtzen du. BBVA Fundazioak obra hau babestuko du.