Elkartasun Eguna bihar “Gure haurrak era badirelako!” lemapean

uriola.eus 2025ko urr. 24a, 12:24

Elkartasuna eguna goizeko hitzaldiak, ipuin kontaketak, kalejirak, eta arratsaldeko manifestazio nazionalak osatuko dute.

Gure haurrak ere badira ekimenak Elkartasun Eguna ospatuko du bihar, hilak 25, Bilbon, Palestinako herriari babesa eta laguntza adierazteko “Gure haurrak ere badirelako!” lemapean. Egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira hiriko toki ezberdinetan, eta bildutako diru guztia Palestinara bidaliko da.

  • 12:00etan, Zirika Herri Gunean: Palestinaren historia hitzaldia, Markel Elortza historialariaren eskutik.
  • 12:00etan, Ekoetxean: Askatasun Doiua ipuinaren kontaketa, Mitxel Elortza idazlearekin.
  • 13:15ean: Pailazoen kalejira Alde Zaharreko kaleetatik, Txintxeta, Txorroskilo, Borragoma eta Pantxika pailazoekin.
  • 17:30ean: Manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da, Udaletxeraino.
  • 18:45ean, Udaletxean: Kontzertuak (Sol Band, Koiuntura arte, Deiedra Rebel Folk, Smoking Trumpet) eta liburu zein kamiseta salmenta solidarioa.