Katalana eta irlandera ezagutzeko ikastaroak Bilbon azarotik aurrera

uriola.eus 2025ko urr. 29a, 09:19

Zenbat Gara Elkarteak aukera eman nahi du ikastaro hauen bidez lagun eta bidaide dituzten kultura eta nazioekiko harremanak estutzeko. Katalan eskolak astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira; Irlandera, berriz, igande eguerdietan.

Zenbat Gara Elkarteak, aurten ere, katalana eta irlandera ezagutzeko eta ikasteko aukera emango du azarotik aurrera. Gabriel Aresti euskaltegian, beraz, bi hizkuntza interesgarri hauen ikastaroak antolatu ditu.

Katalan eskolak aurten astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, azarotik ekainera. Aurreko edizioetan egindako ikastaroen bideari jarraiki, Gessamí Forner irakaslearen eskutik jasoko dituzte eskolak bertaratzen direnek.  Ikastaroaren prezioa, ikasturte osorako, 340 eurokoa izango da (bi epetan ordaindu ahal izango da). Klaseak Gabriel Aresti euskaltegian izango dira.

Irlandera klaseak, bestalde, doakoak izango dira, eta David Henderson irakaslearen eskutik, gehienbat oinarrizko mintzamenean oinarritutako klaseak partekatuko ditu. Igande eguerdietan izango dira, hilean bitan, Gabriel Aresti euskaltegiaren Kale Nagusiko egoitzan.

 

Bi hizkuntza eta kultura algun

“Katalana eta irlandera, bi hizkuntza eta kultura lagun ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin baina, euskarak bezala, urte luzez zapalkuntzari eta diglosiari aurre egindakoak”,  nabarmendu du Zenbat Gara Elkarteak. Bi hizkuntza hauek ezagutzearekin batera, ikastaro hauek lagun eta bidaide dituzten kultura eta nazio hauekiko harremanak estutzeko aukera emango dute.