Ia 30 urte igaro dira Metro Bilbaoren lehenengo zerbitzua abian jarri zenetik, Zazpikaleak geltokiaren eta Plentziaren arteko bidaia-tartea egiteko. 1995eko azaroaren 11z geroztik, asko dira Metro Bilbaoren ibilera markatu duten mugarriak. 123 milioi kilometro baino gehiago ibilita, eta 2.281 milioi bidaia baino gehiago eginda, metroak gogotsu aurre egin nahi dio etapa berri bati, zeina flotaren parte bat berriztatu eta seinaleztapen-sistema modernizatuko den.
Metro Bilbaok egungo unitateak berritzeko eta horien ordez tren modernoagoak jartzeko prozesua hasi ondoren, urte honen amaieran bigarren belaunaldiaren berreitzearen, bere trenen eta bere komunikazio-sistemaren ezaugarriak (erabiltzaileei segurtasuna, zerbitzuaren kalitatearen hobetzea, eta unean unekoa, maiztasun hobearekin eta egokitutako zerbitzuekin) zehazten dituen dokumentu teknikoa izango du. Orduan dei egingo dio Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak Bizkaiko Garraio Partzuergoko kontseiluari, “Metro Bilbao berritzeko lehiaketa lizitatzeko”.
“Inbertsio oso garrantzitsua izango da, 700 eta 800 milioi euro artekoa”, esan du, eta gaineratu du “Aldundiak finantza-plan bat prestatu duela inbertsio horri dagokion % 50ari heltzeko”.
Ospakizun-urtea
Beste alde batetik, Metro Bilbaoko zuzendari nagusi Eneko Arruebarrenak azpimarratu du bezeroek zerbitzuaren hiru hamarkada hauen ospakizunetan parte hartzeak duen garrantzia. Horregatik, metroak zenbait ekitaldi antolatu ditu datozen hamabi hilabeteetan bidaiairekin ospatzeko; askotariko jarduerak dira, bidaiarien profil desberdinetara iristeko asmoa dutenak.
Aurten egingo diren ekitaldien artean, honako hauek daude:
- Txokolatinak, gominolak eta ebakigarriak banatzea, leku eta ordutegi desberdinetan, eta abesbatzen emanaldia Moyuan, azaroaren 11n.
- Bidaiarien profil desberdinak islatzen dituzten hamairu pertsonak protagonizatutako egutegi bat bezeroen artean banatzea.
- Liburu bat argitaratzea, ‘Hurrengo geltokia…’ izenburukoa, Metro Bilbao egiten duten istorio eta pertsonei buruz hitz egingo duena, bai enpresako pertsonala eta bai kanpokoa kontuan hartuta, askotariko ikuspuntuetatik.
- ‘Gabonetako trena’ izeneko ekimena, abenduaren 22an: publiko txikia Gabonetaz gozatzera gonbidatuko dugu, bidaia magiko baten bidez.
- Gure geltokiak Gabonetako elementuz apainduko dira berriro, jai hauek bezero guztiekin ospatzeko, haien adina zeinahi delarik ere.
- “Garraio Publikoaren funtsezko rola eta ekarpena GJHak lortzeko” izeneko hitzaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian; bertan, garraio publikoaren munduko hainbat erakunde eta hizlari ospetsu bilduko dira 2025eko abenduaren 1, 2 eta 3an.
- Futbolin txapelketa Ansion, bezeroek euren trebetasuna erakutsi ahal izan dezaten joko tradizional honetan, 2026ko urtarrilaren 30 eta 31n.
- ‘Underrun’: edizo berri bat, aurten bi ibilbide desberdin izango dituena. Kirol-hitzordua 2026ko martxoaren 29tik 30erako gauan izango da.