Modaren Asteak hainbat jarduera eta berrikuntza izango ditu

uriola.eus 2025eko azaroaren 12a

Ibilbide berriari ekiten dion proiektu estrategikoa da. Ekimenak, tokiko merkataritzaren eskutik, Bilbori modaren epizentro gisa kokatzeko aukera emango dio desfileak, workshopak, talk-showak, tailer espezializatuak eta erakusketak barne hartzen dituen programazio oparoarekin.

Bilbao Fashion Week 2025 Modaren Astea azaroaren 13tik 23ra bitartean izango da. Modaren eta diseinuaren epizentroa izateko aukera emango duten hainbat jarduera eta berrikuntza izango ditu.  Ekimen honen xedea modaren, diseinuaren eta merkataritzaren sektoreko tokiko eragileak mobilizatzea da, trukerako, ikaskuntzarako eta hausnarketarako espazioak sortuz. Horretarako, aipatutako merkatarien elkarteez gain, ekimenak Bilboko saltokien partaidetza ere badu, eta diseinuaren arloan goraka eta sendotzen ari diren profesionalen, modaren sektorean adituak diren pertsonen eta Bilbao International Art And Fashio) erakundearen lankidetza du.

Hirian ibilbide luzea duen proiektua da Bilbao Fashion Week eta edizio honetan, Bilbo Erdialdeko eta Alde Zaharreko merkatarien elkarteen esperientzia eta sinergiak baliatuz, bide berri bati ekingo dio etorkizunean ere aktiboki inplikatuta jarraituko duen hiriko merkatarien elkarteen ehunaren eskutik. Bilboko Udalak ekimena indartu egin nahi du hiribilduan kalitatezko modari, tokiko merkataritzari eta diseinuaren sektoreari prestigioa emateko.

Aurreko urteetan egin den bezala Bilbao Fashion Week urtean bitan (maiatzan eta azaroan) egiten jarraituko da, udaberri-udako eta udazken-neguko moda-denboraldiak estaltzeko, hurrenez hurren.

 

Jarduera eta berrikuntza ugari

Azaroaren 13tik 23ra bitarteko programazioak askotariko jarduerak biltzen ditu, hala nola desfileak, workshopak, talk showak, tailerrak, erakusketak eta hiri-ekintzak, ekimen osagarriekin eta laguntza espezializatu handiagoarekin:

  • “Emozioak saltzen dituzten saltokiak” mahai-ingurua Plaza Biribileko Turismo Bulegoan (azaroaren 13an, 14:00etan): emozioen merkataritzari buruzko hausnarketak, produktua eta zerbitzua bezeroen interesera bideratuz; Serie B, Mal de Ojo eta Amma-ren eskutik.
  • Diseinu bakarren erakusketa Bilboko dendetan (azaroaren 14tik 23ra): Bilboko bederatzi saltokiren erakusleihoetan (Veritas, Dock Bilbao, Mosel, Perfumería Erlai, Los encajeros, Amma, Gerardo, Ruiz de Ocenda eta Mercedes de Miguel) hamar egunez tokiko lau diseinatzaile gazteren (Asier Quintana, Marta Reparaz, Igone Cabrerizo, Janire Olano) sorkuntzak egongo dira ikusgai.
  • “Más allá del diseño” Talk Showa Pangea-Indautxu lokalean (azaroaren 14an, 14:00etan): Javier Barroetak, Eder Aurrek eta Patirke Moránek modaren munduan elementu eraldatzaile gisa duten esperientzia aurkeztuko dute.
  • “Vísteme de Bilbao” desfilea – Hiria eta Moda (azaroaren 15ean, 12:00etan): hiri-desfilea Funikular plazan eta Artxanda inguruan, hurrengo saltokien partaidetzarekin: Anna Montes, Juan Bilbao, Jajoan, Galeria 8360, Garzon, Falstaff, Barbour, El armario de Tater, 017 Store, Dock, New Lemon, Charlotte y Masquegorros, La tienda de Olga eta Javier Barroeta.
  • Master Classa Zubiarte merkataritza-gunean (azaroaren 19an 14:00etan): bizi-ohitura osasuntsuak, kirola, ile-apainketa eta koktelgintza Pilar Arranz, Yolanda Aberasturi eta nutrizioan eta kirolean aditua den Roberto Gomezekin.
  • “Moda eta Zinema” hitzaldia Plaza Biribileko Turismo Bulegoan (azaroaren 20an, 14:00etan): solasaldia jantzien diseinatzailea den Nerea Torrijosekin, 2021ean jantzien diseinu onenaren Goya saria irabazi zuena.
  • Pasarela Euskalduna Jauregian (azaroaren 22an, 20:00etan): desfile nagusia, edizio honetako berrikuntza gisa hiriko kalitatezko saltokientzako erakusketa-espazio bat duena. Ekitaldi horretan “Bilbo Modaren Hiribildua” VI. Saria emango zaio Alberto Etxebarrieta moda diseinatzaile bilbotarrari, “SinPatron” ekimenaren sortzaileari.