Berri Otxoak, Gizarte Bazterketaren Aurkako eta Gizarte Eskubideen Aldeko Plataformak, Bizkaiko gizarte-erakundeek etxebizitza duina izateko eskubidearen aldeko manifestazioa egin du Administrazioek bultzatzen duten politikak biztanle gehienek etxebizitza duina eskuratzea eragozten duela salatu dute.
Gaur goizean, hilak 18, Bilboko udaletxearen aurrean, kartoi artean lurrean etzanda, administrazioen etxebizitza- politika salatu dute, herritar gehienek etxebizitza duin bat lortzea eragozten baitute, eta kaleetan lo egiten duten ehunka pertsonak bizi duten egoera dramatikoa betikoratzen baitute.
“Etxebizitza eskubide bat da eta, beraz, merkatuaren logikatik kanpo geratu behar du”, azpimarratu du plataformak eta Erakundeen erantzukizuna dela eskubide hori bermatzea, espekulazioari amaiera emateko baliabideak eta tresnak dituztelako.
Horren ordez, administrazioen kudeaketa espekulazioa bultzatzera eta arazoa ezkutatzera bideratzen ari dela salatu du plataformak, eta horren aurrean neurri zehatzak eta eraginkorrak aldarrikatu dituzte:
- Erakundeek alokairu sozialeko etxebizitzen eskaintza nahikoa eta eskuragarria bermatu behar dute, diru-sarreren % 20 baino gehiago ez dakarrena.
- Etxebizitza hutsak luxu onartezina dira testuinguru horretan; beraz, etxebizitza horien berehalako aprobetxamendu publikoa bermatuko duten kontrol- eta zigor-neurriak antolatu behar dira.
- Beharrezkoak eta nahikoak diren baliabideak sortu behar dira, inork kalean lo egin beharrik izan ez dezan eta bere eskubideak urratu ez ditzan. Ildo horretan, erakundeen eskumenik eza eta baliabiderik eza (aterpetxeak, jantokiak eta etxebizitza sozialak) salatu dute, baita baliabide horiek eskuratzeko oztopo burokratikoak ere.
Egoera kezkagarria
Berri Otxoak argi adierazi du Eusko Jaurlaritzak eskatutako eta berriki argitaratutako SIIS dokumentazio- eta azterketa- zentroaren azken txostenak agerian uzten duela dagoeneko ezkutatu ezin den egoera. “Kezkagarria” dela nabarmendu du:
- Bizkaian kalean bizi diren pertsonen kopurua inoiz baino gehiago hazi dela baieztatu da. 2024ko datuen arabera, etxerik gabeko 910 pertsona aurkitu dira lurraldean.
- Zehazki, Bilbon etxerik gabeko 212 pertsona zeuden 2016an, eta 605 pertsona 2024an. Horrek esan nahi du % 185eko igoera izan dela.
- Gogorarai dute datu horiek zenbaketenak direla, baina datu errealak “askoz ere handiagoak” direla, ez baitira kontatzen zenbatzeko gau horretan elkar ikusi ez duten pertsonak, ezta lo egiten duten leku guztiak ere.
- Udal-baliabideak erabat gainezka daude, eta, hala ere, urteak dira administrazioek entzungor egiten dutela eta baliabide gehiago prestatzeari uko egiten diotela, elkarteek eta gizarte-kolektiboek hala eskatu arren.
- Gainera, salatu dute etxebizitzaren prezioa etengabe igo dela azken urteotan. Populazioaren zati handi batentzat eskuraezina izanik eta pobretzeko eta gizarte-bazterketako faktorea izanik: Bilboko etxebizitza librearen metro koadroaren batez besteko prezioa, aurtengo urrian, 3.709 €-koa zen, iaz baino % 9,6 gehiago. Bilboko alokairuaren batez besteko prezioa 992 €ingurukoa da, duela urtebete baino % 9,2 gehiago.