Bilbao Operak ADRIANA LECOUVREUR opera kontzertua eskainiko du azaroaren 25ean 19:30ean Euskalduna Jauregian.
Cilearen operarik ospetsuena, Adriana Lecouvreur, azaroan iritsiko da ABAO Bilbao Operaren koprodukzio berriaren estreinaldiarekin eta Mario Pontiggia eszena-zuzendariak bereizgarri duen ikusgarritasunarekin, eszenografia txundigarri, klasiko eta tradizionala izango baitu, luxuzko jantziak barne.
Ahotsak nabarmentzeko opera honetan, Maria Agrestak pertsonaia nagusia antzeztuko du, diva hutsa; Silvia Tro Santafék eta Jorge de Leónek maitasun-hirukotea osatuko dute; eta Carlos Álvarez Machonnet izango da.