Bost euskal film lehiatuko dira ZINEBIren 67. edizioko Sail Ofizialean

uriola.eus 2025eko azaroaren 21a

Azken lanak aurkeztuko dituzte Bea Lemak, Aitor Gametxok, Ainhoa Ordoñezek, Giulia Cosentinok, Perla Sardellak, Maren Zubeldiak eta Silvina Guglielmottik. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 21etik 28ra bitartean ospatuko da.

ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Sail Ofizialean lehiatuko diren bost film laburrak aurkeztu ditu. Aurtengoa 67. edizioa izango da, eta azaroaren 21etik 28ra bitartean egingo da. Filmak saio ezberdinetan emango dira jaialdian zehar.

Arriaga Antzokian gaur goizean, hilak 21, egin den prentsaurrekoan aurkeztu dituzte film laburrak Bilboko udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia den Gonzalo Olabarriak, ZINEBIren zuzendaria den Joseba Lopezortegak eta Hautaketa Batzordekoa den Marcos Urquijok. Haiekin batera izan dira honako film hauen zuzendariak ere: Aitor Gametxorena eta Ainhoa Ordoñezena. Bestalde, honako filmen produktoreak izan dira: Ivan Miñambres, Zuriñe Goikoetxea eta Ainhoa Andraka.

Bost filmak lehiatuko dira honako sari hauek eskuratzeko: ZINEBI Sari Nagusia (8.000 eurokoa); Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000 eurokoa); Espainiako Zinemaren Sari Nagusia (6.000 eurokoa); Mikeldi Sariak, fikzioaren, animazioaren eta dokumentalaren kategorietan (5.000 eurokoa bakoitza); FAS Zineklub Saria (2.000 eurokoa); Unicef Saria; EITB Publikoaren Saria (3.000 eurokoa); Epaimahai Gaztearen Saria (2.000 eurokoa); eta (H)emen – Mirentxu Loyarte Saria (2.000 eurokoa).

 

Bost euskal film

El cuerpo de Cristo animazio filma zuzendu  Bea Lemak. Deabru bat dabil Adelaren etxearen inguruan, eta eraso egin eta min ematen dio. Horren ondorioz, psikiatraren kontsultara joango da, eta medikazioa izango da arazo guztien erabateko erremedioa. Baina berak behar duena da norbaitek entzutea benetan zer gertatzen zaion. Errealitateak erlijioan eta erritu herrikoietan bakarrik bilatuko du lekua, eta, horrela, sendalari batena joan eta dena nola eta noiz hasi zen aitortuko dio.

Aitor Gametxo zuzendariaren Geratzen den hori dokumentalak dolua eta gaixotasuna eta duintasunarekin, zaintzekin eta transmisioarekin duen harremana aztertzen ditu, zinema iragana erakusteko tresna gisa aldarrikatzearekin batera.

Habana industrial dokumentala,  Ainhoa Ordoñezek zuzendua, Habanako gau-giroan, kaleetako argi apurra energia elektriko aldakorrak hornitzen du, musika-ekipoak raveetan funtzionarazteko balio duen energia berak.

Le prime volte dokumentala Giulia Cosentinok eta Perla Sardellak zuzendu dute eta honetan Emiliak eta Caterinak gutunak idazten dizkiote elkarri, eta nerabezaroko oroitzapenak eta 1950eko hamarkadan barnetegi batean bizi izandako lehen esperientziak berriz bizitzen dituzte.

Azkenik, Maren Zubeldia  Silvina Guglielmottiren Ultramarin fikzioa lehiatuko da. Zazuk, nerabezaroaren atarian eta nortasuna bilatu nahian, herriko ospakizun herrikoian parte hartuko duen aukeratu behar du, aldez aurretik zehaztutako rol bat hartuz, edo benetan sentitzen duena egin behar du.