BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2025

Txaber Altubek azken finalaurrekoa irabazi eta gero, finaleko bertsolarien zerrenda osatu da

uriola.eus 2025eko azaroaren 24a

Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatu zuten pasa den larunbatean, hilak 22, finalaurrekoen bigarren bueltako bigarren saioa eta abadiñotarra izan da garaile. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bederatzi saio jokatu eta gero, beraz, finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda erabakita geratu da.

Txaber Altube abadiñotarrak irabazi du azaroaren 22an jokatu zuten azken finalaurrekoa, 638,5 punturekin. Haren atzetik, bigarren izan da Jone Uria, 630 punturekin.

Gorka Pagonabarraga, Imanol Uria, Jone Uria, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia bertsolariek hainbat bertsozale elkartu zituzten Markina-Xemeingo Uni frontoian. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Txaber Altube Sarrionandia_________638,5

Jone Uria Albizuri__________________630,5

Oihana Bartra Arenas______________620

Gorka Pagonabarraga Agorria______614

Xabat Galletebeitia Abaroa_________614

Imanol Uria Albizuri________________594

Gai-jartzaile beharretan Zihara Enbeita aritu da. Epaile, ostera, hauek izan dira:  Ainhoa Arregi, Ander Arrien,  Garazi Mendoza, Jurgi Fuentes, Marta Ortiz, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea egon da.

Markinga Xemeingo saioa izan da bigarren bueltako bigarrena, eta beraz, azkena. Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazioak batuta, Bilboko Casillan ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda osatu da: Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Gorka Pagonabarraga.

Finala abenduaren 20an jokatuko da, 17:00etan, Bilboko Casillan. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.