Umeentzako ikuskizunak Deustu eta San Inazioko udal liburutegietan gaur

prestaldizkaria 2012ko api. 23a, 09:19

Liburuaren Eguna da gaur, San Jordi. %10eko deskontua izango dute liburuek azoka eta liburu-dendetan, beraz aukera ona izan daiteke liburuak erosteko. Eta etxean umeak izanez gero, aukera polita izan daiteke Deustualdeko udal liburutegietara hurbiltzea 18:00ean bai Bidarten bai San Inazioko udal liburutegian ikuskizuna izango baitute.

Gaur, (apirilak 23) Gus Txotxongilo Taldeak “Bibliotecaria en apuros” umeentzako ikuskizuna eskainiko du gaztelaniaz San Inazioko udal liburutegian, 18:00ean.

Gaur baita, ordu berean, baina Deustuko Bidarte udaltegian, Sun magoak “Magic Hands” umeentzako ikuskizuna eskainiko du inglesez.