PREST! aldizkaria merkatari txikien defentsan

prestaldizkaria 2012ko urr. 3a, 11:47

Ez dira garai gozoak inorentzat, batez ere txiki garenontzat. Horregatik erabaki du PREST! aldizkariak Deustualdeko merkatari txikiei bere babesa azaltzea. Modelo lanean jarri ditugu, ezohiko lanean, gure herriari bizia ematen diotenak. Gure merkatariak dira, eta zaindu egin behar ditugu.