Deustualdeko tabernariak dira, zaindu herria!

prestaldizkaria 2012ko urr. 30a, 16:47

Ez dira garai gozoak inorentzat, batez ere txiki garenontzat. Horregatik erabaki du PREST! aldizkariak Deustualdeko merkatari txikiei bere babesa azaltzea; gainera, asko eta asko gure iragarle dira. Deustualdeari bizia ematen diote merkatariek eta horregatik zaindu beharrekoak direla pentsatu dugu.

Iraileko aldizkarian Modelo lanean jarri ditugu zenbait merkatari, ezohiko lanean, herriko dendetan kontsumitzera dei eginez.

Urriko zenbaki honetan, berriz, Deustualdeko tabernariengana jo dugu. Beraiek ere ez dabiltza fin bezero asko galdu baitituzte azkenaldian.

Babesa jaso eta babesa ematea, hori da bidea. Elkarri laguntzea eta sarean lan egitea herria zaintzeko modua da eta une zail hauetan aurrera egitekoa.