Euri-jasen ondorioak Deustualdean

prestaldizkaria 2013ko urt. 16a, 10:52

Ura nonahi ikusi eta sentitu genuen atzo. SD Deustoren futbol zelaia estaltzera heldu zen eta entrenamendurik ez egitea erabaki zuen clubak.

Deustuko unibertsitateak klaseak bertan behar utzi zituen atzo arratsaldean. Besteak beste, Campo Volantin eta Unibertsitateen etorbidean urak gainezka egin zuelako. Autoek ur artean moldatu behar izan zuten. Udaltzaingoa ibilgailuen zirkulazioa arautzen aritu zen, inguru horretan istripuak gerta ez zitezen, Campo Volantin une batez ixteraino.

Deustuko Erriberan ura lonjetan sartu zen. Bekoerri kultur elkartean, adibidez, "belaunetara arte", elkartekideek adierazi dutenez. Eliza aldean ere ur ugari pilatu zen.