Antzerkia eta dantza, asteburuan Deustualdean

prestaldizkaria 2013ko urt. 23a, 09:21

El Hombre de Oro eta La fama cuesta antzerkilanak taularatuko dituzte Deustu-Ibarrako Haceria Aretoan. La Fundicion Aretoan, bestalde, Daniel Abreu eta Roberto Leal dantzariak ikusteko parada izango da.Larunbatean, hilak 26, Malabrigo Teatro taldeak La Fama Cuesta ikuskizuna eskainiko dute 20:00etatik aurrera. Musika, dantza eta playback-ez gozatuko dute Haceria Aretora (Deustuko Erribera 42) hurreratzen direnek. Igandean, Vagon de 4º taldearen txanda izango da 19:30ean. Espainiako Gerra Zibilean girotutako El Hombre de Oro antzezlana taularatuko dute.

Deustuko La Fundicion Aretoan “Nuevamente ante ti, fascinado” koregrafia eskainiko dute ostiralean eta larunbatean 20:00etan, eta igandean 19:00etan. Tenerifeko Daniel Abreu eta Argentinako Roberto Leal dantzariek ahozko testua eta mugimenduzkoa nahastuko dituzte. Erakusketaz, aldizkariaren munduaz, Vicentez, azkenaz, nahiez, maitasunaz, barreaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiteko aitzakia. Mundu honetaz hitz egiteko aitzakia; mundu hau, non edozer gauza izatera eta benetan garena ahaztera heldu gaitezkeen, edo ez.