DEUSTUKO JAIAK aitzaki hartuta, martxoaren 21ean Mullerenean (Deustuko Berbaizu euskara elkarteak duen kultur txokoan) saio benetan interesgarri eta berezia izango da: ALEX ARREGI (Keats, Urreztieta konexion, Bihotz Bakartien Kluba edo Txoriak Negutegian-TxN taldeetan aritutakoa) bere gitarrekin arituka da.
19:30ean hasita, kontzertua baino gehiago "ETXEKO EGONGELAN" bagina moduan, musika zaletasuna piztu izan dioten doinu, talde, liburu eta idazleak gogoratuz urteetan egindako kantuak gainbegiratuko ditu hurbiltzen diren lagunekin berbetan aritzeko asmoz.