Olatuengatik alerta gorria iragarri dute datozen orduetarako

uriola.eus 2014ko mar. 3a, 09:15

Arratsaldeko 16:00etatik bihar goizeko 09:00ak arte alerta gorria iragarri du Euskalmetek olatuengatik, eta horia haizeagatik. Deustuko Erriberako lagunek jakinarazi digutenez, asteburuko itsasgoretan ere ibaiak gainezka egun du eta ura sartu da lonja askotan eta zenbait etxeko atarietan.

 

Arratsaldeko 18:00etako itsasgoran bilbotarrak ibaira begira jarriko gara beste behin, 16:00etatik aurrera alerta gorria baitago olatuengatik eta horia haizeagatik. Deustuko Erriberako auzokide batek azaldu digunez, asteburuan ere, itsasgorek Nerbioi - Ibaizabal ibaiak gainezka egitea eragin dute hainbat lonja eta etxe ataritara ura sartuz. Gaur arratsalderako egoera berdina espero da.

Alerta gorria Bizkaia eta Gipuzkoako kostalde osoan ezarri da eta gauzak horrela, Bermeoko itsasontziak Deustuko kanalera ekarri dituzte denboralditik babesteko asmoz. Elorrietako paseoa itxita topatu dugu gaur goizean.