Martin Zuñiga eta Jabi Ortega Deustuko Jai Batzordeko kideek 2014ko jaietako nondik norakoak azaldu dizkigute. Jaiak bihar, martxoak 14 hasiko dira eta bi astez luzatuko dituzte. Bi lagunek jakinarazi dutenez, egitarau zabala eskainiko dute beste behin, baina orainarteko lana "hobetuz eta sendotuz".