Deustu jendez bete da San Jose jaietako lehenengo asteburuan

uriola.eus 2014ko mar. 17a, 10:20

 1 1395063175458
 2 1395063177349
 3 1395063178657
 4 1395063179953
 5 1395063181402
 6 1395063183326
 7 1395063184631
 8 1395063185986
 9 1395063187287
 10 1395063188632
 11 1395063190276
 12 1395063191594
 13 1395063193124
 14 1395063194458
 15 1395063195649
 16 1395063196946
 17 1395063198283
 18 1395063199635
 19 1395063200912
 20 1395063202099
Deustuko jaietako lehenengo asteburua oso arrakastatsua izan da eta jendeak gogotsu parte hartu du eskainitako ekintzetan. Hurrengo asteburuan ere, San Jose jaien ospakizunarekin jarraituko dute.

Ostiralean, martxoak 14 hasi zituzten San Jose jaiak Deustun eta asteburu osoan zehar auzoa jai giroan murgilduta egon da. Ekintza ugari egon badira ere, mendi martxa, arroz ahots lehiaketa, Willis Drummond taldearen kontzertua, Garilak 26 taldearen berbena, emakumeen aurreskua eta atzo arratsaldean, 1.mailako afizionatuek eskainitako pilota partidua azpimarratu behar dira.

Jaiak martxoaren 23an bukatuko dira eta beraz, ostegunetik igandera beste hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera egongo da Deustun.

 

 

*Deustuko Jai Batzordearen argazki bilduma