Maiatzaren 3an hasi eta 11ra bitartean luzatuko dira Arangoitiko Euskal Jaiko ekitaldiak. Egitarau betean bada nabarmentzen den bat, auzotarren artean ilusio handia piztu duena: maiatzaren 4an 10:00etatik aurrera egingo den lip dubaren grabaketa. Esne Beltza taldearen "Euskaraz bizi nahi dut" abestiarekin etenik gabeko bideoa grabatuko dute, Egileor plazatik hasita eskolara arteko ibilbidea, hain zuzen ere.