Alberto Marin deustuarra aske utziko dute larunbatean

uriola.eus 2014ko api. 16a, 08:21

http://actualidad.orange.es
Lau urte Badajozeko espetxean egon eta gero, Alberto Marin “Rupi” Deustualdeko gaztea, aske geratuko da larunbatean, apirilaren 19an.

2010eko apirilaren 19an atxilotu zuen Ertzaintzak Bailen kaleko bere etxebizitzan. 2009ko otsailaren 26an Deustuko banku batean lehergailua jartzea  leporatu zioten. Poliziak orduan jakinarazi zuen, suziri batekin egin zela lehergailu hura eta huts egite batengatik, ez zuen leher egin.

Aurretik ere espetxean egondako zen Marin; 2002tik 2006ra. Kasu horretan, Bergarako banku baten kontrako erasoan parte hartzea egotzi zioten.