Bihar, maiatzak 3, hasi eta hilaren 11ra bitartean luzatuko dira Arangoitiko Euskal Jaiko ekitaldiak. Egitarau betean bada nabarmentzen den bat, auzotarren artean ilusio handia piztu duena: maiatzaren 4an 10:00etatik aurrera egingo den lip dubaren grabaketa. Esne Beltza taldearen "Euskaraz bizi nahi dut" abestiarekin etenik gabeko bideoa grabatuko dute, Egileor plazatik hasita eskolara arteko ibilbidea, hain zuzen ere.
Egitaraua:
Maiatzak 3, larunbata:
-Goiz eta arratsaldez, saskibaloi partiduak egongo dira eskolan.
-11:00etan, pala txapelketako kanporaketa frontoian.
-17:30ean, pala txapelketako finalaurrekoa eta finala jotako dira frontoian.
Maiatzak 4, igandea:
- 10:00etan, Euskararen aldeko Lip Duba Egileor plazatik eskolara.
Maiatzak 6, asteartea:
- 18:00etan, umeentzako euskarazko zineforuma Ur-Etxean.
Maiatzak 7, asteazkena:
-18:30ean, Kukubiltxoren eskutik, ipuin kontalaria Agirre baserrian.
Maiatzak 8, osteguna:
-18:30ean, koroaren kontzertua Araneko elizan.
-19:30ean, Udal txistularien kalejira Araneko elizatik.
Maiatzak 9, ostirala:
-17:30ean, Kar zirkuitua eta Balanz/Bdike tailerrak eskolan.
-18:00etan, dantza ikastaro arina eskoletan.
-19:30ean, Arangoitiko Batuke Bulegoak eskainitako batukada auzoan zehar.
Maiatzak 10, larunbata:
-10:00etan, diana eta gero, gaita eta txistulariak auzoan zehar.
-11:30ean, puzgarriak Araneko plazan.
-11:30ean, erraldoien kalejira auzoan zehar.
-11:30ean, txalaparta tailerra Araneko plazan.
-11:30ean, umeei zuzendutako tailerrak Araneko plazan.
-12:30ean, Hego Haize animazioa auzoan zehar.
-13:30ean, Euskal Dantzak Araneko plazan.
-16:30ean, erromeria ikastetxean.
-17:00etan, Mus txapelketa ikastetxean.
-17:30ean, Xabi Larrearekin umeentzako antzerkia.
-19:00etan, kantukalejira musikatua auzoan zehar.
-20:30ean, Orkresta taldearen kontzertu ibiltaria auzoan zehar.
Maiatzak 11, igandea:
-10:00etan, nekazal azoka aparkalekuan.
-11:00etan, adar-jotze erakustaldia aparkalekuan zein auzoan.
-11:00etan, gaita-jotzaileen kalejira aparkalekuan eta auzoan.
-11:30ean, txalaparta saioa aparkalekuan.
-12:30ean, bertsolariak aparkalekuan.
-13:00etan, Herri Kirolak aizkolari eta hariijasotzaileekin aparkalekuan.