Jon Urraza sustatzailearen arabera "antzerkiarekin eta interpretazioarekin lotutako ametsak eta grinak dituzten gazteak antzokietara ikusle moduan hurbildu ahal izateko egon daitezkeen hesiak apurtzen" saiatu nahi dute, eta helburu hori lortzeko Pabellon 6 aretoa "topagune ezin hobea" da.
Interpretazioarekin eta arte eszenikoekin lotutako ikasketetan interesa daukaten Batxilergoko gazteak "egon badaudela" erakutsi nahi dute Pabellon 6eko lagunek. "Arte dramatikoko goi ikasketa ofizialik Euskal Herrian ez egoteak, ikasketak kanpoan egitera edo bestelako karrera ofizial bat ikastera bultzatuko ditu gazteak", Jon Urrazak dioenez. Ikasleek beraiek sortutako antzezlanak Pabellon 6en taularatuz, Deustuibarrako aretoak bere ekarpen txikia gehitu nahi dio Euskal Herriko Arte Dramatikoko Goi Eskola proiektuaren bultzadari: "Ikasle, aktore eta sortzaile potentzialak egon badaudela erakutsiz, aktore eta sortzaile bezala euren formakuntza garatu nahi dutenak, Arte Dramatikoa hemen ikasi nahiko luketenak eta ikasketa horiek gradukoak, ofizialak eta euskaraz burutzeko aukerarekin izatea eskatzen ari direnak".
GAZTEAK ESZENATOKIAN
Apirilak 29, asteartea, 19:30ean, Pabellón 6en