Euskara eta feminismoa landu dituzten jardunaldiek harrera arrakastatsua izan dute Deustun

Berbaizu eta PARE 2014ko mai. 12a, 13:32

 1 1399894552298
 2 1399894554986
 3 1399894556665
 4 1399894558190
 5 1399894559721
 6 1399894561417
 7 1399894562916
 8 1399894564692
 9 1399894566232
 10 1399894567707
 11 1399894569152
 12 1399894570591
 13 1399894572144
 14 1399894573693
 15 1399894575116
 16 1399894576649
 17 1399894578456
`Estutzen gaituzten sokak eten: euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara´ izenburupean, Berbaizu Euskara Elkarteak eta PARE Deustuko Talde Feministak jardunaldi batzuk egin zituzten aurreko astean. Egitasmoak arrakasta handia izan zuen, bereziki ostiralean egindako bertso afariak.

Hiru egunetan zehar, feminismoa eta euskara uztartu dituzten jardunaldiak eskaini dituzte Deustun. Hizkuntza, diskurtsoa, komunikazioa eta literatura bezalako gaiak landu dituzte, besteak beste.

Asteazkenean, Sonia Gonzalezek `Askatu ahal gaituzten berbak´ hitzaldia eman zuen Mullerrenean eta ostegunean, Gazte Lokalean, Amaia Alvarezek `Hitzek izkutatzen dutena; diskurtsoa eta generoa deskolonizatzeko tailerra´ landu zuen.

Bukatzeko, ostiralean, bertso-afari feminista egin zuten Herriko Tabernan. Bertan, Jone Uriak eta Miren Amurizak bertsoak abestu zituzten eta hori gutxi balitz, musikariek giroa alaitu zuten. Hitzorduak arrakasta berezia izan zuen asteartetik sarrerak agortu baitziren eta Deustuko kaleetan giro polita sortu zen.