Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Miren Jaio Gure Artea sarien 2014ko edizioaren epaimahaiburuak ezagitarazi dituzte irabazleen izenak, Donostian. Ibilbide artistikoaren aitormenari dagokion modalitatean Juan Luis Moraza saritu dute, sorkuntza-lanetan Inazio Escudero eta ikusizko arteen arloan Basauriko Kultur Etxeak ematen duen Juan y Pablo de Otaola bekak.
Lehenengo modalidade bietako sarodunek, Morazak eta Escuderok, 25.000na euro jasoko dituzte; eta, hirugarrenak, Juan y Pablo de Otaola bekak, 15.000 euro. Sarion helburua egileen lana nabamendu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena aitortzea da. Sari banaketa ekitaldia uztailean egingo da, Donostiako San Telmo Museoan.
Saridunak
Inazio Escudero (Deustu, 1972) Arte Ederretan lizentziaduna da, Ikus-entzunezko espezialitatea, EHUn. Bere lan artistikoak erakusketetan, performancetan eta bideo-emanaldietan egoten dira ikusgai. Epaimahaiak bere sorkuntzek, soinu, irudi nahiz performanceak erabiliz, "ikusizko arteen arloa zabaldu eta astintzeko duten gaitasuna" azpimarratu du. Izaeraz erabat esperimentala izanda, bere jardunak ikus-entzunezko hizkuntzan "performancearen esperientziak artikulatu eta marrazteko ekarpen berezia egiten duela" diote epaimahaiko kideek.
Juan Luis Morazak (Gasteiz, 1960) eskulturaren arloa landu du batez be. Baina eskulturaren barruan pintura, objektuak, instalazioak eta ikus-entzunezko sorkuntzak integratzen ditu. Epaimahaiak, Morazaren "lan oparoa" saritu nahi izan du. Bere lana hainbat erakusketetan aurkeztu izan da azkenengo 35 urteotan, bai etxean bai kanpoan. "Juan Luis Morazak bere belaunaldiko artisten artean eragin handienetakoa eta nabarmenenetako dauka", adierazi du epaimahaiak.
Basauriko Kultur Etxeak banatzen duen Juan y Pablo de Otaola beka be saritu dute, 25 urteko ibilbidean, hasten ari diren artisten lanari babesa erakusten egindako beharragaitik. "Urtez urte, apaltasunez, baina eraginkortasun handiz, ekimen honek arlo publiko eta pribaduen arteko lankidetzea proiektu bat instituzionalizetea lortu du", adierazi dau epaimahaiak.
1988an eta 1989an, Santiago Burutxaga Basauriko Kultur Etxeko zuzendari zela, Pablo Otaolak lankidetza ekonomikoa proposatu zion, bere aitaren izena eramango zuen ekitaldi bat sortzeko asmoz. Hasieratik, proposamenaren antolaketa Basauriko Kultur Etxearen kontu izan da, eta bekaren diru kopurua berriz, Pablo Otaolak hartu du bere kontu.