X. Arangoitiko Euskal Jaiko LIP DUPa
2014-05-26 11:11 Jaiak DeustualdeaArangoitiko 10. Euskal Jaia ospatu da aurten, maiatzaren 3tik 11ra. Bederatzi egun non denetariko ekitaldiak gozatu, ikusi, entzun eta beraietan parte hartzeko aukera izan dugun, beti euskara helburu.
Aurten, 10.a zenez, ekimen berezia egin zen maiatzaren 4a, igandea: auzoa zeharkatu zuen Lip Dub bideoa grabatu zen bertaratu ziren auzoko elkarte, koadrila, kolektibo eta norbanako guztiekin. Goiz luzea izan zen, baina azkenean bideo eder hau egitea lortu zuten denen artean.
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!