Gibelurdinek laukotea Deustualdeko ostegunetako kontzertuen lehen protagonista

uriola.eus 2014ko eka. 3a, 08:15

Fredy Paiaren folk-rock Gibelurdinek taldeak emango dio hasiera euskarazko kontzertuen jaialdiari Deustualdean. Hitzordua, ostegun arratsaldean, Ramon y Cajal kalean.

Gibelurdinek taldearekin emango dio hasiera ekainaren 5ean 19:30ean euskara oinarri duen jaialdiak. Ekainaren 12an 19:30ean, Josu Bergara kantautoreak bere musika ekarriko du Deustuko Udaltegira. Egun berean, 20:15ean, San Inazio Abesbatzak Deustoarrak Abesbatzarekin batera abestuko du Salesianos elizan.

Ekainaren 19an 19:30ean Euskaljazz Konnection taldeak joko du Deustuibarran dagoen La Haceria aretoan. Amaitzeko, ekainaren 26an Borja Estakona abeslari eta gitarjolea izango dugu San Inazioko Euskararen Etxean.

[2014/06/72]  Euskarazko kontzertuak Deustualdean ekaineko ostegunetan