Josu Bergarak kontzertua eskainiko du Deustun euskarazko kontzertuen programazioaren baitan

uriola.eus 2014ko eka. 12a, 09:03
Arratsaldean Deustuko Udaltegian kontzertua emango du Josu Bergarak. Berea Euskarazko Musika Lehen Barrutian programaren bigarren saioa izango da. Gauzak horrela, ekaineko ostegunetan euskarazko kontzertuetaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dugu Deustualdean.

Pedro Ormazabal, programaren antolatzaileak programari hasiera eman zitzaionean azaldu zigunez, gaur, ekainak 12, 19:30ean, Josu Bergara kantautoreak bere musika ekarriko du Deustuko Udaltegira eta 20:15ean, San Inazio Abesbatzak Deustoarrak Abesbatzarekin batera abestuko du Salesianos elizan.

Ekainaren 19an, 19:30ean, Euskaljazz Konnection taldeak joko du Deustuibarran dagoen La Haceria aretoan. Amaitzeko, ekainaren 26an Borja Estakona abeslari eta gitarjolea izango dugu San Inazioko Euskararen Etxean.

[2014/06/72]  Euskarazko kontzertuak Deustualdean ekaineko ostegunetan

[2014/06/03] Gibelurdinek laukotea Deustualdeko ostegunetako kontzertuen lehen protagonista