Ibarrekolandako jaiek azken txanpa

uriola.eus 2014ko ekainaren 6a

Eguraldia lagun, prest daude Ibarrekolandan aurtengo jaietako azken hiru egunei aurre egiteko. Hamaika ekitaldi, hamaika aukera ondo baino hobeto pasatzeko.

IBARREKOLANDKAO JAIAK 2014 - EGITARAUA

Ekainak 6, ostirala:
20:00 Kanikon, Los Pedritos eta haien lengusua Alfonsito pailasoen emanaldia.
20:00 Fabe de Fuka elektrotxaranga.
21:00 Los Blusas taldearen eskutik XVI. Goitibera jaitsiera.
22:00 Inoiz taldea, Bajo Presion eta Estriknina taldearen kontzertuak.

Ekainak 7, larunbata:

09:00-14:00 Ibarrekolandako saskibaloi II.txapelketa: Ibarrekolanda Mudito Bar, CB Paules Decorama, La Salle, Ibaigane, San Inazio BHL, Cb Salesianos eta Madi.
11:00. Kars-ak eta gaztelu puzgarriak.
13:30 Haurrentzako V.spa. Bainujantzia eraman beharra dago.
14:00 Ibarrekolandako futbol VI. opena.
17:00-19:00 Kars-ak eta gaztelu puzgarriak.
18:00 Mozorroak.
19:30 Mozorro desfilea Neskutillok taldeak antolatuta.
20:30 Batukada Arangoitiko Goiri Batuke taldearekin.
22:30 Dantzaldia Lauki taldearekin.

Ekainak 8, igandea:

09:00 XVI. Paella lehiaketa Txori Zoroek antolatuta eta Tirol tabernari esker. Honetan ere, 8 euro ordaindu beharko dira mahai eta aulkien truke.
09:00 Ibarrekolandako futbito txapelketa: Elorrieta, Intxixu Ikastola, Ibaigane, La Salle, Salesianos.
10:00 Txistulariekin kalejira.
13:00 Bilbao Mapa Mundiren Bilbainadak.
15:00 Bazkari herrikoia.
16:00 Sari banaketa eta 2014ko txakolintxuaren ematea.
16:00 Bazkalondoa eta betiko abestiak.
17:00-19:00 Erromeria eta kanta herrikoiak Biok taldearekin.
19:00 Jaien amaiera.

 

IBARREKOLANDAKO JAI BATZORDEA

[2014/06/04] Ibarrekolandako jaiak puri-purian