Itsasadarraren uholdeen aurka eta Zorrotzaurre babesteko funtzio hidraulikoa lortzeko asmoz, ubidea irekitzeko lanak maiatzaren 14ean hasi ziren. 20,9 milioiko kostua izango duen proiektua hainbat fasetan egingo da; 16 hilabeteko epean.
Gaur jakinarazi du Udalak, obrak aurrera jarraitzeko, ostegunetik aurrera behin betiko itxiko dutela Zorrotzaurreko TAO aparkalekua. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, iraupen luzeko TAO berdeko 429 plaza dituen aparkagunea erabiltzeko aukera galduko dute hiritarrek, Deustuko Kanala ireki eta Zorrotzaurre penintsula uharte bihurtzeko lanak direla eta.
Halaber, Ballets Olaeta eta Eraso Jeneralen arteko bidegurutzean kokatutako semaforizatutako oinezkoentzako pasabidea –skate pistaren parean- 60 metrora, gutxi gorabehera pasako da, lan hesien parera, Euskaldunako biribilgunetik hurbil.
[2014/05/07] Deustuko ubidea irekitzeko lanak maiatzaren 14an hasiko dira