uriola.eus

Grebalariak Aske! plataformak gaur emango ditu hurrengo mobilizazioen xehetasunak

 Deustualdea

Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalari gazteen "berehalako espetxeratzea dela eta", gaur, asteartea, Grebalariak Aske! plataformak prentsaurrekoa emango du Deustun, 10:45ean, Done Petri plazan. 2012ko Greba Orokor egunean, desordenak egiteagatik, bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zien joan den astean Bizkaiko Audientzia Probintzialak, prozesu judizial luzearen ondoren.

"Bidegabekeria da" Grebalariak Aske! plataformaren iritziz Jon Telletxea eta Urtzi Martinezek jaso duten zigorra. "Egindako krimena? 2012ko greban horma bat margotzea", dio plataformak. Bizkaiko Audientzia Probintzialaren epaiaren aurrean, bi eskari luzatu plataformak jendartera: "Lehenik eta behin, babes ditzagula eta  bigarrenik, gertaera hau sala dezagula".

Biharko prentsaurrean Grebalariak Aske! plataformak manifestua  irakurri eta hurrengo egunetan antolatu dituen mobilizazioak iragarriko ditu. "Tellek eta Urtzik jende askoren elkartasuna eta babesa dutela ikusarazteko" prentsaurre jendetsua izango da biharkoa. Plataformak "dei berezia" egin die "guztiei" Done Petri plazara joateko gaur 10:45ean.

Kontzentrazioa Arangoitin
Iragarriko dituzten mobilizazioen artean, lehena, ostegun honetakoa -ekainak 19- Arangoitin, Urtzi Martinezen auzoan izango da. 20:00etan Egileor plazan kontzentrazioa deitu dute.

Manifestazioa Bilbon
Bigarrena, Bilbo mailako ekintza izango da. Ekainaren 25ean, asteazkena, 19:30ean manifestazioa egingo dute Jesusen Bihotza plazatik plaza Biribileraino.

 

2014/06/13 Espetxe zigorra jaso duten bi grebalariei elkartasun agertzeko manifestazioa deitu dute

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa