Zapatuan, ekainak 21, 11:00etan aurkeztuko dute Arangoitiko parkea eraberritzeko plana auzoko Araneko kalean. Proposamenak hainbat moldaketa proposatu ditu auzokideen nahiak eta beharrak asetze aldera. Hasteko, Arangoitiko parkea auzoko bertako langabeak eraikitzea proposatzen du, auzora lana eramanez. Zerbitzuei dagokienez, hauek dira eskatutakoak:
1-Umeentzako jolas eremu estalia, parkea hegoaldera orientatuta egoteagatik eta zuhaitz eskasiagatik txikienak euriaz eta eguzki izpiaz babesteko.
2-Komun publikoa, Arangoitik gaur egun ez baitu bakar bat ere.
3-Elkartzeko eta ariketa fisikoa egiteko esparrua, hau ere estalia eta kanpo-gimnasioarekin.
4-Mugikortasun urria dutenentzako oinezko ibilbide berriak eta parkeko zerbitzu gunetik kanpo animalientzako eremua.
5- Auzoko gazteentzako topagunea bilakatzeko skate pistak egin eta Deustuarekin lotura den Kaputxino aldapa hobetu.
6- Auzoko elkarte eta mugimenduen komunikazioa hobetzeko parkeak haurtzaindegirako sarbidea.
7- Behatokia.
10 urte borrokan
Bihotzaran Arangoitiko bizilagun elkarteak 10 urte daramatza eskatzen parkearen birmoldaketa eta zabalkuntza. Gainera, proposamena bi legegintzaldiz aztergai egon da Auzokide Planak egitasmoan.