Gaur, ekainak 26, 19:30ean Borja Estankonak eskainiko duen kontzertuarekin amaiera emango zaio ekaineko Deustualdeko Euskarazko Musika ekimenari. Kantugilearen musikak adar asko ukitzen baditu ere, pop eta rockaren gertutasuna mantentzen dute bere abestiek. Azkenaldian musika etnikoari dion maitasuna agerian utzi du bere zuzenekoetan. Bi disko ditu kaleratuak Estankona, 2011n, eta Fruitua, 2012an.
Hilabeteko ibilbidea
Ekainaren 5ean hasiera eman zion musika jaurdunaldiak gaur arte hainbat musika talderi harrera egin dio Deustualdean: Gibelurdinek, Josu Bergara, San Inazio eta Deustoarrak abesbatza eta Euskaljazz konnection.