Deustuko erriberako jaiak sasoi ederrean

uriola.eus 2014ko eka. 27a, 12:45
Auzoa bigarren egunez jai giroan murgilduko da gaur. Arratsaldean Ur-Artea eta Bihotz Alai Txiki dantza taldeen ikuskizuna izango ditugu, I. herri lasterketa, Megatrikipoteoa, antzerkia, sahieski jana eta erromeria Izerdi gorriaren eskutik.

 

 

 

ERRIBERAKO JAIAK 2014 - EGITARAUA

Ostirala, ekainak 27
11:30. Joko parte hartzaileak plazan. Irabazleek sariak izango dituzte.
18:00. Ur-Artea elkarteko taldeen emanaldia.
19:00. Bihotz Alai Txiki taldearen dantza saioa.
20:00. Beteranoek J.M Portillo "El Moro" omenduko duen partidua jokatuko dute (Konbinado Erribera´ko VS Zeppo´s taberna Olabeaga).
20:15. Erribera-Erribera I.Herri lasterketa.
20:15. Euskaldunako Zubia Auzo Elkarteak antolatutako luncha auzoko nagusientzat.
20:30. Megatrikipoteoa Hegoaizerekin auzoko tabernetan zehar.
21:00. 'Tu jeta me inquieta' antzerkia P6n. Auzokideek beherapena izango dute.
21:30. Ur-Artea plazan saiheski erreak.
23:00. Izerdi Gorriaren eskutik Gau-Jaia.

Larunbata, ekainak 28
11:00. Umeentzako parkea: Balanz-Bikes, Malabares…
12:30. VII. paella lehiaketa Txoko Ibai-Aurreren laguntzarekin. 5 euro ordaindu beharko dira.
12:30. `Kun-Kun´ batukadaren animazioa.
13:00. Bekoerri Kultur Elkartearen eskutik kamiseta tailerra.
13:30. Sardina erreak auzoko sukaldarien eskutik.
15:00. Paellen aurkezpena eta epaimahaiaren dastaketa.
17:00. XIII. binakako igel txapelketa. Parte hartzaileek 3 euro ordaindu beharko dituzte.
18:00. Kukaña.
18:30. Elektro Txaranga auzoan zehar.
19:00. Apar jaia etxeko txikientzat Ur-Artea plazan.
20:00. XXXVI. futbito txapelketako finala.
20:30. Gai-Jaia Hackers taldearekin.
21:00. `Lili eta Marlen... en loop´antzerkia P6n. Auzokideek beherapena izango dute.
22:00. Txorizo jana.
22:15. Futbito eta igel txapelketako sarien banaketa.
23:30. Gai-Jaia Hackers taldearekin (2. pasea).
01:00. IX. dantza lehiaketa (saria: Txanpan botila bat).

Igandea, ekainak 29
10:00. Birziklatze tailerra P6n.
11:00. Jaien aldeko azoka eta Open Your Ganbara jai gunean.
12:00. Mesa.
13:00. Dantza emanaldia Bihotz Alai  eta Mikeldi euskal dantza taldeekin.
15:00. Herri Bazkaria. Izena ematea beharrezkoa da.
16:30. XXIII. Mus txapelketa jai gunean. 5 euro ordaindu beharko dute parte hartzaileek.
17:00. Bingoa `Las Vegas-Zorrotzaurre´.
18:30. Malas Konpañias taldearen eskutik, `Orsay´ zirko emanaldia.
19:30. `All Dance´ eta `Azahar´ taldeen Sevillana ikuskizuna.
20:00. Pahinoren musika saioa.
20:30. Txokolatada.
21:00. `Lili eta Marlen... en loop´antzerkia P6n. Auzokideek beherapena izango dute.
22:00. Zozketa.
23:00. Txitxardinen agurra eta jaien bukaera.