Bikotea erasotzeagatik atxilotu dute gizon bat Deustun

uriola.eus 2014ko eka. 30a, 14:39
Bart atxilotu dute ustezko eratsotzailea. Ertzaintzak genero indarkeria eta sexu erasoa egitea leporatu dio.

Informazio agentziek jakitera eman dutenez, emakumeak berak deitu dio bart, 01:30 aldera, Ertzaintzari erasoaren berri emanez. Bikotekideak etxean bertan eraso fisikoa eta sexu erasoa egin diola azaldu die emakumeak agenteei, eta hauek gizonaren bilaketa abiarazi dute.

Bikotekideak berak Ertzaintzaren komisaldegian bere burua aurkeztu du. Atxilotu egin dute, ustez genero indarkeria eta sexu erasoa egiteagatik.

016 telefonoak genero indarkeriari buruzko informazio orokorra ematen du 24 ordutan 365 egunetan. Doakoa da, eta bertara egindako deia ez da telefono fakturan ageri.

 

[2014/03/20] Indarkeria sexistarekin bukatzea galdegin dute Arriagan

[2014/05/08] Manifestazioa egingo dute San Frantziskon apirilean izandako bortxaketa salatzeko

[2014/05/05]Gizonezko bat atzeman dute Bilbon bikotekidea kolpatzea egotzita

[2014/06/02] Gizon bat atzeman dute emakume bati eraso egitea egotzita

[2014/06/09] Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia erasotu eta bere ibilgailua txikitzea leporatuta

[2014-06-10] Gizon bat atzeman dute sexu eraso saiakera egitea egotzita

[2014-06-23] Gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohiaren etxera sartu eta erasotzeagatik