Ibaiganeko langileen asanbladak elkarretaratzea egingo du gaur

uriola.eus 2014ko uzt. 24a, 08:53

Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean hainbat elkarretaratze burutu ostean, gaurkoa Ibaigane ikastetxearen aurrean egingo dute lagileek.


Ikastetxea itxiko zela iragarri zutenetik hilabete pasa denean, langileek oraindik orain ez dakite zein izango den euren etorkizuna irailaren 1etik aurrera.

LAB sindikatuak bat egin du gaurko deialdiarekin eta Kristau Eskolari langile guztien "berehalako birkokapena" exijitu dio.

Kontzentrazioa, gaur, uztailak 24, deitu du langileen asanbladak 11:30ean ikastetxearen aurrean.