Deusturi lotutako taldea da. Deustuko egun handietan, berezietan, huts egiten ez duena. Dela gabon, dela inauteri, dela Deustuko jai edota udako solstizio. Horregatik ospakizun ireki eta parte-hartzailea antolatu dute biharko. Ekitaldi guzti-guztiak kalean egingo dituzte, goizetik iluntzera.
Eguerdian umeentzako tailerrak egongo dira frontoian. 12:30ean dantzaldia eskainiko dute Done Petri plazan. Erakustaldiaren ondoren, frontoian elkartuko dira bazkaltzeko, eta 18:00etan desfilea egingo dute Deustuko kaleetan zehar. 19:00etan, berriz, poteo musikatua Folkd&Fire taldearekin. Bukatzeko, 21.00etatik aurrera Aldats taldeak kontzertua eskainiko du frontoian.