Gertaera tragikoek barregurea sortarazten dutenean

Ugaitz Alegria, aktorea 2014ko urr. 1a, 09:00

Bueltan da berriz ere, Pabellon 6ko laborategian sortutako antzezlana: Cabaret Chihuahaua. Iazko Aste Nagusian estreinatu eta arrez gero izandako entzute onaren ondorioz, bigarren denboraldia aurkeztu da aurtengo abuztuan. Oraingo honetan ere, kabaret lotsagabe eta dibertigarri honen arrakasta berriro errepikatzen dela ikusita, hainbat astetan sarrera guztiak agortu ostean, urrian ere Cabaret Chihuahua ikusgai egongo da, Deustuko Erriberan kokatutako aretoan, bai eta udazkenean biran ibiliko den beste antzoki batzuetan.

Ez zara oraindik kabareta ikusi gabe dauden gutxi batzuetako bat izango? Bada ez galdu aukera, iraila bukatu artean eta urriko egun batzuetan ere etxetik gertu izango duzu eta.

P6ko laborategian sortutakoa da beste proposamena ere: Orquesta de Señoritas. Ramon Bareak zuzendutako komedia melodramatikoa. Bainuetxe batetako orkestra batetako partaideen arteko tirabiren ikusle izango gara. Gertaera tragikoek barregurea sortaraztea lortuko dute publikoarengan.

Antzezlanean zuzeneko hainbat musika pieza eskaintzen dituzte. Agerian da, lan handia egon dela prozesuan, musika jotzeaz eta interpretatzeaz gain, kantuan eta dantzan ere ikusiko ditugu aktoreak.

Orquesta de Señoritas ikusteko aukera urriaren 5erarte luzatu da.

Erreserbak egiteko edo antzezlanen ordutegiak eta emanaldien egutegia kontsultatzeko, Pabellon 6ko web atarira sartzea litzateke egokiena www.pabellon6.org