‘Zure karbono-arrastoa gero eta txikiagoa izan dadin ikasi behar bezala birziklatzen’. Izenburu horixe dute Lan eta Zerbitzu sailak urriaren hasieratik azaroaren 26era bitartean, antolatu dituen tailerrek. Barrutiko zentroetan eskainiko diren tailer hauetan Koopera elkarteko lagunek irizpide batzuk emango dituzte "erosketak egiteko orduan aplikatzeko". Horrela, "artikulurik iraunkorrenak erosiko ditugu gure dendetan eta gure karbono-aztarna gero eta txikiagoa izango da. Zabor kopurua nola murriztu azalduko dugu, etxean dauzkagun produktuak ahal beste aprobetxatu eta erabiliz".
Gainera, tailerretan ‘edukiontzi adimentsua’ aurkeztuko dute, eta horren harira lehiaketa bat antolatuko dute.
Edonorentzat, hau da, interesa duen ororentzako tailerrak dira. Ez da izen-ematerik eskatuko.
Heburuak
Tailerrak helburu pedagogikoa du eta hiru oinarri nagusi landu nahi ditu:
1. Erosketa iraunkorrak egitea
2. Objektuen balio-bizitza aprobetxatu eta luzatzea, eta gauzak berrerabiltzea
3. Birziklatze-prozesua errazteko sailkapen egokia egitea
Egutegia
San Inazio: urriaren 8 eta 9an 18:00etan
Kastaños: urriaren 15 eta 16an 18:00etan
Otxarkoaga: urriaren 22 eta 23an 18:00etan
Begoña: urriaren 29an 18:00etan
Ibaiondo (La Bolsa): azaroaren 6 eta 21ean 18:00etan
San Frantzisko: azaroaren 5ean 18:00etan
Irala: azaroaren 7an 18:00etan
Errekalde: azaroaren 12 eta 14an 18:00etan
Zorrotza: azaroaren 25ean 18:00etan
Basurtu: azaroaren 26an 18:00etan