Bier Festa hasiko da gaur Deustun

uriola.eus 2014ko urr. 23a, 14:00

Bilbaoturismo.net

Urriarekin batera, Bier Festa heltzen da Deustura.  Alemaniako  Oktoberfest-aren bertsio bilbotar hau Botikazar parkean ospatuko da, urriaren 23tik azaroaren 2 bitartera. Arratsaldeko 20:00etan zabalduko ditu ateak jai honek.

Bederatzi urte dira Bier Festa gure hirian hasi zela ospatzen, eta aurten karpa inoiz baino handiagoa izango da. Bertan, produktu tradizionalak, garagardoak , “pintxo alemaniarrak “eta abar probatzeko aukera izango dute  hurbiltzen diren milaka pertsonek.

Tokiko 30 taberna baino gehiagok hartzen dute parte ekimen honetan, garagardo mota ezberdinak pintxo alemaniarrekin batera eskainiz. Bestalde, Alemaniako hainbat musika talde egongo dira jaiak irauten dituen hamaika egunak alaitzen.

Informazio orokorra:

Non: Botikazar parkea, Euskalduna zubiaren ondoan

Noiz: Urriaren 23tik azaroaren 2rarte

Ordutegiak: Lan egunetan, 13:00tik 01:00arte

                       Gainerako egunetan, 02:00ak arte

Antolatzailea: Deustu Bizirik