2009an lagunarteko azoka bezala hasitako egitasmoa auzoko eta herritarrentzako hilabeteroko hitzordua bilakatu da. Orain dela hiru urtetik hona azoka era antolatuan egin dute eta enpresari txiki, lagun, talde eta artisten partehartzea bultzatu dute haien stand edo postuak fabrikan ipintzeko aukera emanez. Erantzuna begi bistakoa da, gero eta jende gehiago bertaratzen da hilabeteko azken igandean merkatua leku duen Artiach fabrika zaharrera. Etxeko trasteak, bigarren eskuko aukera apartak, diseinu berritzaileak, zaharberritutako vintage arropa eta altzariak, osagarriak eta beste hainbat sorpresa gordetzen ditu Open Your Ganbarak.