Lehenengoak, Aisigune Burujabe baten Diseinua eta Erainkuntzak, umeen jolasgunea sortzeko proposamena egiten du, giza energia erabiliz energia elektrikoa sortzeko eta ureztatazeko sisteman integratuko dituztenak. Dispositibo mekanikoak eta teknologikoak egiteko, Sagarra Bananarekin elkarlanean arituko da. Urriaren 30etik azaroaren 2ra itartean ospatuko da.
Bestea, Energia Urriko Sukaldaritza-sistemen ordenua eta horien Analisia izenekoa da. Azaroaren 1ean eta 2an izango da tailerra. Bertan, eguzki-sutegia, biomasa eta gordetako bero bidezko sutegi sistemen funtzionamendua azalduko dira. Energia askotako sutegia egokituko da espazio publikoetan erabilera kolektiboa izateko. Bestalde, gordetako beroaz zorro bat prestatuko da sukaldatzen energiaren %90-a aurrezteko. Sormenezko Oihalezko Birziklatze arloko Trucarec-en laguntza izango dute tailer honetan.
Tailerretan parte hartzeko eskaera bete beharko da pezestudio.org webgunean. Gainera, hor egongo da tailerrei buruzko informazio guztia. Azaroaren 7an, 17:30etik aurrera, Agronautas Bilbo 2014 ekimenaren finala izango da Wikitokian (Harrobi plaza 5, 2.a). Bertan, ekintza ugari ospatuko dira: emaitzen aurkezpena, sukaldaritza-saioa eta Agronautas dokumentalaren bideoforuma. Sarrera doakoa da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak dira Ideiak Martxan izeneko lehiaketaren antolatzaileak. “Agronautas- Ensayos hacía la autosuficiencia” izan zen 2014ko maiatzeko lehenengo edizioan saritutako zazpi ekimenetako bat. Elisa de los Reyesen eskutik, Pezestudio emakume arkitektoen taldeak sustatu eta garatu izan du 2011tik orain arte jakintza-arlo askotako ekimen hau. Horretarako, estatuko zein nazioarteko zenbait kokaleku erabili dituzte.